XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BATAIOA: KRISTAU-BIZITZAREN OIÑARRIA
OARRAK.

- Bukatzeko zorian dugu 6'gn ikasturtea.

Eta orrekin batera, Katekesisaren aurtzaroko eziketa-aldia ere amaitu-zorian dugu.

Une au oso garrantzizkoa dala uste dugu ta guztiz egokia da, gaiñera, bi gauza egiteko: batetik, gaztetxoek beren aurtzaroko urteetan katekesisean artu duten jantzia zenbatekoa dan neurtzea ta laburpena egitea; eta bestetik, aurtzaroko katekesis-aldia azkenean borobiltzeko, BATAIO-BERRITZEA eginez amaitzea.

- Gogoan eukitzekoa da, izan ere, katekesis-aldi osoaren joan-ariak azkenean ontara eldu bear duala: gaztetxoak bere bataioa jakiñean onartzera ta beretzako egitera alegia.

Edozein mailla ta adiñetako katekesis guztiaren azken-elburua eta batez ere aurtzaroko katekesisarena, Bataioko sinismenaren Aitorpena egitea da.

- Onela dio Bataio-elizkizunerako oikune-liburuak: Sakramentuaren egia osorik bereganatuko baldin ba'dute, oso bearrezkoa da umetxoak sinismenean ezitzea, Bataioan artu zuten sinismenean alegia.

Jaungoikoak Kristo'gan duan asmo bikaiña gero-ta obeto ezagutzera ta berenganatzera eraman bear ditu sinismen-eziketa orrek; izan ere, orrela bakarrik iritxiko dira, Bataioan artu zuten sinismena gerora beraiek jakiñean eta naita onartzera ta aitortzera (9).

Jainkoaren aldetik oso-osokoa da Bataioko doaia, baiña gizakiaren aldetik bearrezkoak dira erantzuna ta on-biurtzea: au da, norberak benetan sinistea.

Bataioa artu aurretik nai-ta-nai-ez bear dute sinismena gizon-emakume elduek; umeek, berriz, ondorenean eldu bear dute ziñez sinistera, eta ortara elduko ez ba'lira, nolabait ere fruturik gabe geldituko litzaieke Bataioa.

Aur zalarik geroko itxaropenean zitzaiona salbagarri, eldutasunera irixtean ez zaio naikoa izango, baldin itxaropena egi biurtzen ez ba'du; au da, Bataioan Elizak eman zion sinismena benetan bizitzen ez ba'du (87).

- Bataioa ez da sorginkeriazko zerbait: oikuneak eta elizkizuna ongi egitea bakarrik ez da naikoa, ondoren guztiak gureganatzeko.

- Aurrarentzat Jainkoaren bedeinkapen bat lortzeko ere ez da.